Zozketea

Aizkolari Txapelketa Nagusirako 10 sarrera zozketatuko dauz BEGITUk

Asier Abrisketa 2021ko aza. 12a, 12:48

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko da hilaren 21ean Bilbao Arenan, 12:00etan. BEGITUk lau sarrera zozketatuko dauz Begitu-lagunen artean eta beste sei Instagramen.

BEGITUk sarrera bikote bi zozketatuko dauz bazkideen artean, zemendiaren 16an argitaratuko dan 372. alean egingo dira publiko irabazleak. Instagramen barriz hiru sarrera bikote zozketatuko dira.

Parte hartzeako @begitu.eus kontua jarraitu, publikazino hau storietan alkarbanatu eta komentarioetan "Aizkolaritza" berbeagaz batera lagun bat etiketau beharko da. Garrantzitsua da lagun biek @begitu.eus kontua jarraitzea, partaide bakotxak orduan eta komentario gehiago egin, aukera gehiago izango dauz sarrera bi lortzeako.

Aitzol Atutxa finalerako sailkatu zan Zestoako sailkapen saioan eta honeek dira dimoztarragaz batera egongo diran azkolariak: Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Julen Alberdi eta Jon Irazu.

Egun berean, andren finala be jokatuko da Bilbao Arenan. Karmele Gisasola, Maika Ariztegi eta Uxue Ansorregi izango dira protagonistak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!