Futbola

Lidertzan sendo jarraitzen dau Arratia Bk

Gizonezkoen A taldeak bana bardindu eban, B taldekoak 5-0 irabazi. Andrek barriz ez eben garaipenik lortu, 3-0 eta 1-6 galdu eben. Lemoako Harrobik lortu eban tarterik handiena 6-0 irabazita.

Gizonezkoen Arratia A taldeak bana bardindu eban domekan Apurtuarte taldearen kontra etxetik kanpo jokatutako partidua. Datorren partidua Urbietan jokatuko dau Arratiak hilaren 13an, Aranguren taldearen kontra arrastiko 16:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean hirugarren postuan dago Arratia 18 puntugaz, liderrarengandik puntu bira.

Arratia B taldeak zapatuan jokatu eban Urbieta zelaian eta 5-0 irabazi eban Lezama Sport taldearen kontra. Datorren partidua Basurto B taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren14an 11:30ean etxetik kanpo. Zazpi jardunaldiren ostean lider da Arratia 19 puntugaz eta ez dau partidurik galdu.

Andrazkoen Arratia A taldeak domekan jokatu eban Osasuna B taldearen kontra eta 3-0 galdu eben arratiarrek. Datorren partidua Real Sociedad B taldearen kontra jokatuko dabe Urbietan hilaren 14an, eguerdiko 12:00etan. Zortzi jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Arratia 14 puntugaz.

Arratia B taldeak ostera zapatuan jokatu eban Urbietan Ugao taldearen kontra eta 1-6 galdu eban, markagailuan arratiarrak aurreratu ziran arren. Datorren partidua Ezkurdi taldearen kontra jokatuko dabe etxetik kanpo hilaren 14an, eguerdiko 12:00etan. Bost jardunaldiren ostean hamargarren postuan dago Arratia 6 puntugaz.

Lemoako Harrobi taldeak 6-0 iarabazi eban Bermeo B taldearen kontra zapatuan Arlonagusian jokatutako partidua. Datorren partidua Umore Ona A taldearen kontra jokatuko dabe, hilaren13an 17:00etan Usansolon. Zazpi jardunaldiren ostean bosgarren postuan dago Lemoako taldea 13 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!