errugbia

Arratiko Zekorrak taldeak Urgozoren aurka jokatuko dau zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 5a, 11:47

Igorreko San Txisme zelaian izango da zornotzarren kontrako partidua, arrastiko 16:00etan.

Zekorrek errugbi taldea osotuta urri bigarrenaren 16an, Igorren hasi eben ligea Zarauzko taldearen kontra, Euskal Ligako 2. mailan. 10-40 galdu eben partidua arratiarrek.

Aurten jente barria hurbildu da taldera eta lortu dabe jokatuteko moduko taldea antolatzea. Izan be, atzen urte bietan Gernika B taldekoakaz batera ibili dira arratiarrak. Hurrengo partidua Iruñan Unica taldearen kontra jokatzekoak ziran baina hainbat arazo eukin eta ezin izan eben partidua jokatu.

Bihar, Urgozo Zornotzako errugbi taldearen kontrako derbia jokatuko dabe, Igorreko San Txisme zelaian, arrastiko 16:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!