Futbola

Gizonezkoen Arratia A liderragaz bardinduta dago eta B taldeak lidertzan jarraitzen dau

Asier Abrisketa 2021ko aza. 2a, 10:50

Gizonezkoen Arratia A taldeak husna bardindu eban Zaldua Aren kontra zapatuan, Urbietan jokatutako partiduan. Zazpi jardunaldiren ostean bost partidu irabazi  eta bi bardindu dauz, liderragaz bardinduta dago 17 puntugaz. Datorren partidua Apurtuarteren kontra jokatuko dau, hilaren 7an etxetik kanpo, arrastiko 17:15ean.

Gizonezkoen B taldeak domekan jokatu eban Ariz A taldearen kontra, 0-2 irabazi eban partidua. Bost partidu jokatu ditu Arratia Bk, lau irabazi eta bestea bardindu egin dau. Arratia lehenengo dago sailkapenean 16 puntugaz. Datorren partidua Lezama Sport taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 6an Urbietan, arrastiko 19:30ean.

Andrazkoen A taldeak barriz, Urbietan jokatu eban zapatuan eta bana bardindu eban Racing B, Santanderreko taldearen kontra. Arratiarrak aurreratu ziran markagailuan Nerea Gallastegiren gol bateri esker baina bigarren zatia hasi eta segiduan banakoa lortu eban kanpoko taldeak. Partidua hasi aurretik minutu bateko isilunea gorde zan Naia Bilbao Arratiako ordezkariaren aitaren omenez. Zazpi jardunaldiren ostean Arratia bosgarren da sailkapenean 14 puntugaz. Datorren partidua Osasuna B taldearen kontra jokatuko dau Arratiak etxetik kanpo hilaren 7an, 12:00etan. 

Andrazkoen B taldeak domekan jokatu eban ligako laugarren partidua eta 3-1 irabazi eban Berrio Otxoa A taldearen kontra Urbietan. Zazpigarren dagoz sailkapenean arratiarrak 6 puntugaz. Datorren partidua Ugao taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 6an Urbietan, 15:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!