Futbola

Lidertzan jarraitzen dabe gizonezkoen Arratia A eta B taldeek

Asier Abrisketa 2021ko urr. 25a, 11:11

Lemoako Harrobik barriz, zapatuan jokatu eban Padura B taldearen kontra Arlonagusian eta 5-1 irabazi eban. Bost jardunaldiren ostean seigarren dago sailkapenean, 9 puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau talde lemoaztarrak hilaren 29an, 20:30ean, Ugaoren kontra.

Gizonezkoen Arratia A taldeak 0-2 irabazi eutsan Gordexolari zapatuan etxetik kanpo jokatutako partiduan. Sei jardunaldiren ostean bost partidu irabazi eta bat bardindu dau, lider da 16 puntugaz. Zaldua Aren kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 30ean Urbietan, arrastiko 17:15ean.

Gizonezkoen B taldeak be zapatuan jokatu eban Ezkurdi B taldearen kontra Urbietan, 2-1 irabazi eban partidua. Bost partidu jokatu ditu Arratia Bk, lau irabazi eta bestea bardindu egin dau. Holan, lider dago sailkapenean 13 puntugaz. Datorren partidua Ariz A taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 31n Basauriko Soloarte zelaian, goizeko 11:15ean. 

Andrazkoen Arratia A taldeak ostera astegoien honetan deskantsua euki dau eta datorren partidua Racing B, Santanderreko taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 30ean, 15:00etan. 

Andrazkoen B taldeak barriz domekan jokatu eban ligako hirugarren partidua eta 5-2 galdu eban Leioako Emakumeak B taldearen kontra, etxetik kanpo. Hiru jardunaldiren ostean bederatzigarren dago sailkapenean, 3 puntugaz. Datorren partidua Berrio-Otxoa A taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 31n Urbietan, 12:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!