errugbia

Arratiko Zekorrak taldeak zapatuan hasiko dau ligea Iruñan

Asier Abrisketa 2021ko urr. 22a, 10:29

Arratiak errugbi talde propioa osotutea lortu dau aurten eta "ilusino handiagaz" hasi dabe kurso barria. Hilaren 23an, 17:00etan Iruñan hasiko dau ligea La Unica taldearen kontra, Euskal Ligako 2. mailan.

Jokalari asko San Txismera inoz joan ez badira be, bueltan dira Arratiko Zekorrak. Jente barria hurbildu da taldera kalean ahoz-ahoz eta sareetan egin daben kanpaineari esker eta oingoan lortu dabe jokatu ahal izateko taldea egitea. Atzen urte bietan Gernika B taldekoakaz batera ibili dira, baina jente barria hurbildu dala eta, taldea osotu dabe arratiarrek aurten. Halanda be, jokalari batzuk taldez talde ibiliko dira, beharrizanak eskatzen dauanaren arabera.

"Ausartu gara taldea ateraten baina justutxo gabiz jente aldetik, badago jentea entrenetan dabilena baina jokatuteko asmo barik, saiatuten gabiz horreek konbenziduten, ligea berme handiagoagaz hasteko. Dudan dagoan edonor be animau gura dogu etorri daiten taldera. Kontuan eukita esperientzia bakoa dala jente gehiena, ez daukagu helburu zehatzik aurten, gugan zentrau eta taldea hobetutea da gure asmoa" adierazo deutso BEGITUri Jon Gurtubai taldeko kideak.

Aurten Arratiko Zekorrak taldeak logotipo barria be estreinau dau eta, kamisetak eta jertseak ipini ditu salgai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!