Aurreko urtean antolatu ez bazan be, atzen edizino bietan Hego Uriben antolatu eta ospatu izan da martxea. Oingoan, eskualde desbardinetako gazte asanbladak batuteko helburuagaz Arratiara be luzatu da deialdia. Izitu gazte antolakundeak, Etxebarriko gazte mobimentuak eta Kiñu Gaztetxeak antolatu dabe urri bigarreneko iraultzearen omenezko egitaraua.
Martxea Etxebarrin hasiko da, zemendiaren 5ean. Bertan egingo dira harrerea, ezagutze jolasak eta bertso-afaria. Hurrengo egunean gosaldu eta Arrigorriagarako bidea hartuko dabe menditik, bidean autopista elektrikoaren inguruko berbaldia be egongo da. Arrigorriagako gaztetxean bazkaldu ostean, hainbat tailer eta berbaldi egongo dira. Zapatua afaria eta karaokeagaz amaituko da.
Domeka goizean hartuko dabe parte-hartzaileek Igorrera bajatuteko bidea. Arginatxen berbaldia egiteko geldialdia egingo da Kiñu Gaztetxera heldu aurretik. Igorreko gaztetxean bazkaldu eta Ane Lindaneren bakarrizketea egongo da, gero agur ekitaldiagaz emongo jako amaierea III. Urriko Martxari.