bertsolaritzea

Arratiako taldeak ez dau aurrera egin Bertsolari Gazteen XXIX. BBK Sariketan

Erredakzinoa 2021ko urr. 21a, 10:03

Aurtengo edizinoko bigarren saioa jokatu zan atzo Mungian, Uribe Butroe eta Arratia taldeen artean. Saioa Mungiako Torrebillela Aretoan izan zan eta herriko ikastetxeetako ikasleek izan eben saioaz gozatzeko aukerea. Irabazlea Uribe Butroe taldea izan zan.

Saioak sailkapen izaerakoak dira. Beraz, irabazi ez dauan taldea kanporatuta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Atzoko saioko aurkezlea Peru Vidal izan zan eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu eben.

Honeek izan ziran kantau eben bertsolari gazteak:

 

URIBE BUTROE

ARRATIA

18

urte

arte

Eneko Elordui

Izaro Bilbao

Lur Olabarri

Aner Zuluaga

Joane Bilbao

Maindi Estiballes

19-24

urte

bitarte

Ainhoa Gorostiaga

Jokin Arriola

Joseba Ortuzar

Amaiur Atxa

Unai Intxausti

Irune Basagoiti

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!