Kargu hautetsiak

Ogasun eta Funtzio Publikoen Ministerioak alkateen soldatak gaurkotu ditu

Asier Abrisketa 2021ko urr. 19a, 12:32

Zeberiokoa da 2020 urtean eskualdean gehien kobrau dauan alkatea, 43.999 euro guztira. Ubidekoa barriz, kobrau ez dauan alkate bakarra.

Lau dira BEGITUren eskualdean dedikazino osoa daukien alkateak: Zeberiokoa (43.999€), Igorrekoa (41.185€), Lemoakoa (41.103€) eta Bediakoa (35.160€). 

Beste alde batetik, badagoz dedikazino partziala daukienak be. Alkate honeek dira Zeanurikoa (22.100€), Dimakoa (21.420€) eta Arantzazukoa (13.763€).

Gitxien kobratzen dabenak dira ministerioak "dedikazino bako" izentatzen dauzanak. Adibidez Arteako alkateak (4.000€), Areatzako alkateak (300€) eta Ubidekoak (0€) jasoten dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!