Ondarearen Europako Jardunaldiak

Otzarretako pagadia bisitau eta sutondoko topaketak egingo dira Antzastin

Asier Abrisketa 2021ko urr. 19a, 11:23

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan eta “Guztion ondarea, guztiok parte” lelopean, hilaren, 23an, ekintzak antolatu ditue, Areatzan eta Diman.

Zapatu goizean hasiko da Areatzako Parketxeak antolatutako Natura bizian jarduerea. 11:00etan, Saldropotik hasita egingo dabe lauzpabost kilometroko zailtasun gitxiko ibilaldia, bidean topautako hainbat elementuren azalpena entzunda, euskeraz eta zeinu hizkuntzaz. Tartean, Otzarretako pagaditik pasauko dira bisitariak, udagoienean ekosistema desbardinez gozatuteko aukerea eskaintzen dau jarduera honek. Parte hartzeako izena emon behar da aurretik, 94 673 92 79 telefonoan.

Arrastiko hitzordua barriz Diman izango da, 17:00etan Artaun auzoko Antzasti Euskaldunon Etxean. Arabieraz eta euskeraz izango da Afrika eta Euskal Herriko ondareen alkartrukea, sutondoan. “Topaketea hasiko dogu jatorria kontinente afrikarrean daukien hainbat komunidade gure etxera konbidauz eta Antzasti, Euskaldunon Etxean, bisita gidatua egingo dogu. Horren ostean, suaren inguruan alkartutea kultura guztiok konpartidu dogun zeozer danez, sua egin eta bere inguruan, afrikar zein euskal ipuin tradizionalak eta gastronomia tailerrean prestautako jakiak” azaldu dabe antolatzaileek. 

Dimako Udalak, Txumuluxueta Kultur Elkarteak, Dima Harrera Herriak eta Antzasti Euskaldunon Etxeak antolatu dabe kultur arteko topagunea, parte hartzeako Dimako udaletxean bertan edo 94  31 57 25 telefonoan emon daiteke izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!