Futbola

Lidertzan dagoz gizonezkoen Arratia A eta B taldeak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 18a, 10:36

Gizonezkoen Arratia A taldeak 1-0 irabazi eutsan Lekeitiori zapatuan Igorreko Urbieta zelaian jokatutako partiduan. Bost jardunaldiren ostean lau partidu irabazi ditu Arratiak eta bat bardindu, lider da 13 puntugaz. Gordexolaren kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 23an etxetik kanpo, arrastiko 15:45ean.

Gizonezkoen B taldeak ostera domekan jokatu eban Berriz taldearen kontra Urbietan eta 1-0 irabazi eban partidua. Lau partidu jokatu ditu Arratia Bk, hiru irabazi eta bestea bardindu egin dau. Lau jardunaldiren ostean Arratia lider dago sailkapenean 10 puntugaz. Datorren partidua Ezkurdi B taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 23an, Urbietan arrastiko 17:15ean. 

Lemoako Harrobik zapatuan jokatu eban Artibai taldearen kontra eta bana bardindu eban. Lemoak atzen hiru partiduetan emoitza bardina errepetidu dau. Lau jardunaldiren ostean zortzigarren dagoz sailkapenean lemoaztarrak 6 puntugaz. Datorren partidua Arlonagusian jokatuko da, hilaren 23an, 17:00etan, Padura B taldearen kontra.

Andrazkoen Arratia A taldeak ostera etxetik kanpo jokatu eban Tolosa taldearen kontra domeka arrastian. Husna bardindu eban Arratiak. Seigarren jardunaldian lidertza galdu dabe arratiarrek eta bigarren dagoz sailkapenean oin 13 puntugaz. Datorren partidua Racing B, santanderreko taldearen kontra jokatuko dabe, Urbietan hilaren atzen astegoienean. 

Andrazkoen B taldeak zapatuan jokatu eban ligako bigarren partidua eta 1-2 galdu eban Plentziaren kontra Igorren. Bosgarren dago sailkapenean Arratia B 3 puntugaz. Datorren partidua Leioako Emakumeak B taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 24an, etxetik kanpo 11:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!