Eraso matxistea

Mobilizazinoak antolatu dabez Gasteizen eraildako andra dala eta

Asier Abrisketa 2021ko urr. 13a, 13:35

Gaur, hilak 13, eraso sexisten kontraako alkarretaratzeak antolatu dabez 19:00etarako, Igorren eta Zeanurin.

Arratiako Mugimendu Feministak deitu dauz arratiarrak Igorren egingo dan konzentrazinora. "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feministea!" lelopean zabaldu dabe deialdia. Izan be, Gasteizen gorpu bi agertu ziran atzo etxe batean. Gerora jakin dabe, gizon batek bere bikotea erail ebala laban bategaz, gero bere buruaz beste egiteko. Gertakariak umeen aurrean izan ziran, eta bikotea dibortziorako prozesuan egoan.

Zeanuriko Udalak, bando baten bidez deitu dauz herritarrak, Zeanurin ordu berean egingo dan hamar minutuko alkarretaratzera. Konzentrazino hau "Gasteizko andraren hilketa matxistea gaitzetsi eta genero indarkeria jasoten daben biktimei babesa adierazoteko" dala dinoe Udaletik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!