Gazteak

Arratieko I. Gazte Egune ospatuko da Igorren hilaren 16an

Asier Abrisketa 2021ko urr. 13a, 12:56

Arratia, eta Zeberioko, gazte eragile eta asanbladak batuko dauzan lehenengo jaialdia ospatuko da zapatuan. “Badoa, Bagabiz, Badator” lemagaz deskribidu dabe eskualdean errotzen dabilen gazte mobimentu barriztua.

Jaialdia goizean goizetik hasiko da Kiñu Gaztetxean, 09:30ean hasiko da gazte gosaria. Indarrak hartu eta formazino saioak egingo ditue goizean, berbaldiak eta debateak tartean. 13:00ak arte izango dira gazteen problematikak lantzeko ekintza honeek. Halanda be, herri azokea eta umeentzako tailerrak be egongo dira Igorren, 11:00etatik 14:30era. Merkaduak inguruko hainbat baserritar eta sortzaile bilduko ditu, produktuak saltzean.

15:00etan barriz, herri bazkaria ospatuko da, bertso eta guzti. Menu beganoa ogi, ur, ardao eta kopeagaz zerbitzatuko da. Sarrerak bederatzi eurotan erosi daitekez Igorreko Herrikoan, Lemoako Atxetan eta Zeberion, Maribiren dendan. Bazkaria, eguraldiaren arabera, frontoian edo Gaztetxe alboko landan egingo da.

Arrastian rally-poteoan ibiliko dira gazte kuadrillak herriko tabernetatik, 21:00etan barriz Gaztetxera egingo dabe buelta. Bertan Aramaioko El exterminio de la raza del mono punk taldea eta Galazota taldeak emongo dabez kontzertuak. Talde arratiarra da Galazota, bere lehenengo zuzenekoa eskainiko dau zapatuan, azken hilean hainbat kanta kaleratu ostean. Gaua amaitzeko giroa DJ Balkiriaren esku geratuko da, murrizketen osteko Arratiako lehen jaialdian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!