Ikasleak

Hispanitatearen eguna ez ospatzeko herri eskolea antolatu dau Ikamak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 11a, 12:46

Bihar, hilak 12, ospatuko da espainiar estaduan Hispanitatearen Eguna. Jaiegun arrotza dala eta, hainbat ekintza egingo ditue Ikamako ikasleek Igorreko institutuan.

"Ez gara espainolak" lemapean antolatu dabez Arratieko Ikamako ikasleek herri eskolak Igorren. 10:30ean hasiko dira gosariagaz eta "plangintzeagaz lotutako" ariketakaz jarraituko dabe. Gero, dokumental bat ikusiko dabe eguerdian eta amaitzeko, mikro irekia.

Hau da sareetan Ikamak egin dauan irakurketea: "Ez gara espainolak, eta ez gara errepikatzeaz kantsauko. Urte bat gehiago espainar estaduak jai egun hau inposatzen deuskula, asimilazinoa eta gure herriaren zapalkuntza errotuta. Españolismoak badaukaz hamaika adierazpen gure hezkuntza sisteman, jai egun arrotzetatik espainar historia ikasteraino. Eta ikasleok ez dogu ezer ospatuko, hezkuntza propioaren alde burrukan jarraituko dogu herri eskoletan".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!