Futbola

Lidertzan dagoz andrazkoen Arratia A eta B taldeak eta gizonezkoen A taldea

Asier Abrisketa 2021ko urr. 11a, 11:19

Hiru partidu jokatu ditu gizonezkoen Arratia Bk eta bi irabazi, bestea bardindu egin dau. Hiru jardunaldiren ostean arratiarrak hirugarren dagoz sailkapenean, baina liderragaz bardinduta, 7 puntugaz.

Arratia andrazkoen taldeak Urbietan jokatu eban Aurrera Vitoria taldearen kontra domeka eguerdian. 1-0 irabazi eban partidua, gol bakarra bigarren minutuan heldu zan Arrate Arrietak aurkarien atezainaren huts galanta aprobetxau eta gero. Bost jardunaldiren ostean lider jarraitzen dabe sailkapenean 12 puntugaz Igorrekoek. Datorren partidua Tolosa taldearen kontra jokatuko dabe, etxetik kanpo hilaren 17an, arrastiko 16:30ean. 

Arratia B taldeak ostera hilaren 10ean jokatu eban ligako lehen partidua, Lurraldekoaren Lehenengo Mailan dagoz eta 0-7 irabazi eban Indautxuren kontra. Lider dago Arratia B taldea 3 puntugaz. Datorren partidua Plentzia taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 17an, Urbietan 20:00etan.

Gizonezkoei jagokonean, nagusien Arratiako hiru taldeek, Arratia A, Arratia B eta Lemoa Harrobik, zapatuan, hilaren 9an, jokatu ebezan euren partiduak. 

Arratia A taldeak etxetik kanpo jokatu eban eta bana bardindu eban Trapagaran taldearen kontra. Lau jardunaldiren ostean hiru partidu irabazi ditu Arratiak eta bat bardindu eta lider da 10 puntugaz. Arratiak Lekeitio taldearen kontra jokatuko dau datorren partidua hilaren 16an Urbietan, arrastiko 18:15ean.

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Zorrontzako taldearen kontra eta 1-4 irabazi eban partidua. Hiru partidu jokatu ditu Arratia Bk eta bi irabazi eta bestea bardindu egin dau. Hiru jardunaldiren ostean Arratia hirugarren dago sailkapenean liderragaz bardinduta 7 puntugaz. Datorren partidua Berriz taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 17an, Urbieta zelaian arrastiko 16:00etan. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!