Ondare kulturala

Ondarearen Europako Jardunaldiakaz lotutako jarduerak egingo dira

Asier Abrisketa 2021ko urr. 7a, 10:30

Aurtengo edizinoan, "Guztion ondarea, guztion parte" lelopean ospatuko da kulturan parte-hartzeako eskubidea. Europar jardunaldiakaz lotuta, hainbat ekintza egingo ditue Zeanuri, Dima eta Areatzan.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalak, esparru kulturalean parte hartzeako persona guztiek daukien eskubidea aitortzen dau 27. artikuluan eta hori izango da aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien ardatza. Zeanurin zapatuan izango da jarduerea, hilaren 9an 18:30ean. Izen emoteko 946 122 695 telefonoan eskatu daiteke informazinoa.

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatu dau bisitea, Zeanuriko Andra Mariko erretaula. XV. Mendean marrazten hasi zen komikia izenpean. “Irisgarritasuna ez da kontzeptu modernoa. Mendeetan zehar artelanak erabili dira idea konplejuak ulertu arazoteko edo irakurten ez ekienei istorioak kontetako. Jasokundearen erretaula, ezagutzak eta jakintzak igortzeko gaitasun horren froga da” dinoe antolatzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!