Gazteak

Salgai dagoz Arratieko Gazte Eguneko bertso-bazkarirako sarrerak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 6a, 12:40

Apurka-apurka badoa eskualdeko lehen gazte eguneko egitaraua publiko egiten, eguerdian menu beganoa zerbitzauko dabe bertso artean.

Bazkaria Kiñu Gaztetxe alboko landan egingo da eguraldi ona egiten badau, ostantzean, frontoian ospatuko da bertso-jana. Bederatzi eurotan ipini dabe menua salgai, beganoa izango da eta ur, ogi eta ardaoagaz dator. Tiketak Igorreko Axular Herriko Tabernan, Lemoako Atxetan eta Zeberioko Maribiren dendan egongo dira salgai.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!