Covid 19

Osasun Larrialdi egoerea indarbakotu dau LABI batzordeak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 6a, 11:37

Bihartik aurrera kenduko dira pandemiaren kontrako neurri eta muga gehienak. Iñigo Urkulluk esan dau Bizi Berri IV plana betetearen arrazoia txertaketa kanpainea izan dala.

Arrastiko 17:00etan urten zan atzo Urkullu Lehendakaria LABIren erabaki ofizialak publiko egitera. Aurretik uste zana baieztatu eban orduan, batzordea desegingo da eta Nafarroako bidea jarraituta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian be bertan behera geldituko dira eduki eta ordutegi muga gehienak.

Halanda be, espainiar estaduaren menpe dagozan neurriak bere horretan jarraituko dabe. Maskarearen erabilereak derrigorrezkoa izaten jarraituko dau barrukaldeetan, eta kanpoan distantzia minimoa bete ezin danean. Beste alde batetik, espazio zarratuetan eta 5.000 personatik gora sartzean diran lekuetan eukierea %80ean bete ahalko da gehienez.

Espero ez zan beste neurri bat be ipiniko dau martxan dekretu barriak, izan be, kultur eta kirol ekitaldietan ezingo da ez jan ez edan, ura bakarrik konsumidu ahalko dabe ikusleek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!