Futbola

Lidertzan dagoz Arratiako andrazko eta gizonezkoen taldeak

Asier Abrisketa 2021ko urr. 4a, 11:39

Arratia andrazkoen taldeak aurreko jardunaldiko deskantsuaren ostean partidua jokatu eban Urbietan Mutilvera talde nafarraren kontra domeka eguerdian. Arratiak 4-0 irabazi eban partidua, oin ider dira sailkapenean 9 puntugaz. Datorren partidua Aurrera de Vitoria taldearen kontra jokatuko dabe, Urbietan hilaren 10ean, eguerdiko 12:00etan. 

Arratia B taldeak ostera hilaren 10ean jokatuko dau ligako lehen partidua, Lurraldekoaren Lehenengo Mailan dagoz eta Indautxuren kontra jokatuko dabe hilaren 10ean 16:00etan, etxetik kanpo. 

Gizonezkoei jagokonean, nagusien Arratiako hiru taldeek, Arratia A, Arratia B eta Lemoa Harrobik, zapatuan, hilaren 2an, jokatu ebezan euren partiduak. 

Arratia A taldeak arrastian Urbietan jokatu eban eta 3-0 irabazi eutsan Retuerto Sport taldeari. Hiru jardunaldiren ostean hiru partiduak irabazi ditu Arratiak eta lider da 9 puntugaz. Arratiak Trapagaran taldearen kontra jokatuko dau hilaren 9an etxetik kanpo, arrastiko 16:30ean. 

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Etxebarri B taldearen kontra eta husna bardindu eben partidua. Partidu bi jokatu ditu Arratia Bk eta bata irabazi eta bestea bardindu egin dauz. Jardunaldi biren ostean Arratia bosgarren dago sailkapenean 4 puntugaz. Datorren partidua Zorrontzako taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 9an, Zornotzako Larrea futbol zelaian arrastiko 17:30ean. 

Lemoa Harrobik be bardindu egin eban, bana, Orozkon Atxulaur taldearen kontra jokatutako partidua. Partidu bi jokatu ditue momentuz, bata irabazi eta bestea bardindu egin dauz. Jardunaldi biren ostean Lemoa Harrobi bosgarren postuan dago sailkapenean 4 puntugaz. Datorren partidua Amorebieta B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 9an 17:00etan Arlonagusia futbol zelaian. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!