Euskal Herriko Bote Luze Txapelketan lehiatuko da Arratiako taldea zapatuan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 30a, 13:27
argazkia: BOTE LUZEA/facebook

Bizkaia 1 taldearen kontra jokatuko dabe arratiarrak urri lehenengoaren 2an, 17:00etan Berrizen.

Euskal Herriko Bote Luze Txapelketako finalaurreko saioa izango da zapatuan Berrizburu kiroldegian jokatuko dana. Arratiako taldea Mikel Beldarrain (Artea), Mikel Aurrekoetxea (Lemoa), Ibai Cimadevilla (Igorre), Beñat Etxeita (Zeanuri), Lur Ziarrusta (Dima), Ekhi Ziarrusta (Dima), Imanol Arrese (Lemoa) eta Ander Varelak (Lemoa) osotzen dabe.

Bosteko taldeetan, aurrez-aurre jokatuten dan pelota joko honetan, Arratia taldeak Bizkaia 1 taldea garaitu beharko dau finalera heltzeako. Algorta, Abadiño, Mallabia eta Mungiako jokalariek osotzen dabe talde hau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!