Maratugaz batera bodegara urtekerea egingo dabe Arratiako gazteek

Asier Abrisketa 2021ko ira. 28a, 12:08

Urri bigarrenaren 23an izango da txangoa, baina hilaren 30ean amaituko da izena emoteko epea. 18 eta 30 urte bitarteko gazteak Biasteri eta Haro bisitauko dabez, Casa Primicia bodegan egingo dabe barriz ardo-dastatze eta bazkaria.

Izena emoteko bariku aurretik 688 898 765 telefonora, WhatsApp bidez, bialdu beharko dabez interesdunak izen-abizenak. Prezioa 35 eurokoa da, baina plaza mugatuak dagoz. 55 persona baino gehiago egon ezkero, Igorrekoak eukiko dabe lehentasuna.

Urri bigarrenaren 23an, autobusez urtengo dira izena emon dabenak, Igorretik 09:30ean. 11:00etan bodegea ikusi eta bertako ardaoak dastauko dabez. Honen ostean Biasterira mobiduko dira gazteak, bazkaltzeko 15:00etan bodegara buelta eginda. Arrastia barriz Haron pasauko dabe eta gaueko 01:00etan bueltauko dira Arratiara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!