Gaur hasi da Egunean Behin jolasaren 8. denporaldia

Asier Abrisketa 2021ko ira. 27a, 13:20

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da Egunean Behin. Egun bakotxean partida bakarra jokatzeko aukerea emoten dau online jokoak. Hamar galdera erantzun behar dira egunero, arineketan gainera, horrek emoten dauzalako puntuak. Holan, Euskal Herriko klasifikazinoan aurrera egitea da helburua.

Lemoan herri txapelketea antolatu dabe, Egunean Behineko jokalari lemoaztarrakaz. Herriko edonor batu ahal da lehiaketara, aplikazinoan 204F9E kodea sartuta. Denporaldi amaieran Lemoako finala be egingo da aurtengoan, sailkapeneko lehenengo hamar jokalariakaz. Honeek bi sari irabazteko lehiatuko dira, baina hirugarren bat be egongo da. Hau finalean parte hartu gura dauan edozeinek irabazi ahalko dau, sailkapenaren aurrekaldean egon ala ez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!