Arratiak lehenengo partidu biak irabazi ditu

Asier Abrisketa 2021ko ira. 27a, 12:18

Gizonezkoen Arratia futbol taldeak ligako bigarren partidua be irabazi eban zapatu arrastian Ermuaren kontra. 0-2 izan zan emaitza eta golak Azibar Sagarna igorreztarrak eta Ekain Garaizar dimoztarrak sartu ebezan.

Arratia 6 puntugaz dago sailkapeneko goiko postuetan. Datorren partidua Retuerto Sport taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Urbietan urri bigarrenaren 2an, 15:30ean.

Arratia B taldeak be zapatuan jokatu eban Galdakao B taldearen kontra ligako lehen partidua etxetik kanpo eta 0-1 irabazi eban. Datorren partidua Etxebarri B taldearen kontra jokatuko dau Arratiak Urbietan urri bigarrenaren 2an, 17:45ean.

Lemoako Harrobi taldeak be zapatuan ekin eutsan ligeari eta 3-1 irabazi eban Montefuerte taldearen kontra hiru puntuak eskuratuz. Datorren partidua Atxulaur taldearen kontra jokatuko dabe Orozkon urri bigarrenaren 2an, 17:00etan.

Andrazkoen Arratia taldeak deskantsua eduki eban urri lehenengoko atzen astegoienean eta datorren partidua urri bigarrenaren 3an jokatuko dabe Urbietan Mutilvera taldearen kontra eguerdiko 13:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!