Arratieko I. Gazte Egune urri bigarrenaren 16an ospatuko dala baieztatu dabe antolatzaileek

Asier Abrisketa 2021ko ira. 23a, 13:32

"Badoa, bagara, badator!" lemapean egin dabe publiko sareetan Arratieko Gazte Egunaren data.

Azken asteotan eskualdeko herri desbardinetan egin diran asanbladen ostean, badoa formea hartzean Arratia eta Zeberioko gazteak batuko dauzan eguna. Lehen gazte egun hau Igorren izango da eta, egun osorako egitaraua eregiten dabiz antolatzaileak.

Ekintza gehienak Kiñu Gaztetxean izango badira be, Igorretik be ibiliko dira gazteak urri bigarrenaren 16an. Hurrengo urteetan herriz aldatzea da idea. Goizetik hasita berbaldiak, jana, jokoak, poteoa eta hurbileko talde batzuen estreinuzko kontzertuak izango dira egitarauaren ardatzak. Ekitaldi bat be egongo da antza, detaileak ezetuteko, adi egon beharko da Arratieko Gazte Egunaren Instagram kontura.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!