Arratiak lehen partidua irabazi dau

Erredakzinoa 2021ko ira. 20a, 10:44

Arratiako gizonezkoen futbol taldeak ondo hasi dau ligea, 1-3 irabazi eban atzo, hilak 19, Iturrigorri taldearen kontra.

Arratiako gizonezkoen taldea Lurraldekoa Lehentasunezko mailan dago, eta lehenengo jardunaldia jokatu eta gero bigarren postuan dago sailkapenean 3 puntugaz. Datorren partidua be etxetik kanpo jokatuko dau hilaren 25ean, 17:00etan Ermua taldearen kontra.

Andrazkoak ostera, zapatuan jokatu eben ligako hirugarren partidua Oiartzunen kontra etxetik kanpo eta 2-1 galdu eben. Arratiak lidertza galdu dau eta bigarren postuan dago oin 6 puntugaz. Datorren partidua urri bigarrenaren lehen astegoienean jokatuko dabe Mutilvera taldearen kontra Urbietan.

Lurraldekoa Bigarren mailan dagoan Arratia B taldeak ostera Galdakao B taldearen kontra jokatuko dau hilaren 25ean, 19:00etan, etxetik kanpo.

Lurraldekoa Lehenengo mailan dagoan Lemoako Harrobi taldeak be hilaren 25ean, 17:00etan jokatuko dau ligako lehenengo partidua Arlonagusian Montefuerte A taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!