Oporretako argazkiak bialtzeko aste bat falta da

Erredakzinoa 2021ko ira. 17a, 10:18

Urtero lez, gure Oporretako Argazki Lehiaketea dauka martxan BEGITUk. Aurten be irakurleakaz zuen momenturik onenak konpartidutera konbidatzen zaituegu.

Aste bete baino ez da falta zuon argazkiak hartzeako eta momentuz ez dira asko hartu doguzan argazkiak. Ez itxi atzen momenturako eta bialdu argazkiok hainbat arinen begitu@begitu.eus helbidera.

Oinarriak:
· Argazkiak 2021eko oporretan egindakoak izan behar dira.
· Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako.
· Hilaren 24ra arte bialdu daitekez argazkiok.
· Lehenengo saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. Sari gehiago egon daitekez, epaimahaiak egoki jo ezkero.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!