Hainbat ikastaro eskainiko ditue aurten Arantzazuk, Areatzak, Dimak eta Igorrek

Asier Abrisketa 2021ko ira. 14a, 12:01

Udalek antolatutako ikastaro gehienak urrian hasiko dira eta izen emotea hilaren 30a baino arinago egin beharko da kasu askotan.

Arantzazun lehenengoz eskeiniko da Txikung. Disziplina txinatar hau ariketa fisikoen bidez gorputza, burua eta emozinoak orekatzeko erabiltzen da. Beste alde batetik Robotika, Yoga, Mantenimentuko gimnasia, Entrenamentu funtzionala eta Zumba ikastaroak be egongo dira. Hila amaitu baino arinago emon behar da izena.

Areatzan Mantenimentuko gimnasia, Yoga, Pilates, Spinning, Crossfit nagusientzat eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, Eskulanak, Puntua eta kakorratzak, Euskal dantzak, Ehoziri lana eta Boxeoa/kickboxing egiteko aukerea zabaldu dabe. Hilaren 24an amaituko da izena emoteko epea udaletxean.

Diman be egongo dira hainbat ikastaro, gitxienez 8 persona egon beharko dira honeek aurrera eroateko. Pilatesek, Yogak, Eskulanak, Entrenamentu funtzionalak, Zumbak eta 3. adinean ariketa fisikoak beteten dabe eskaintzea. Izena udaletxean emon behar da hilaren 30era orduko.

Igorren momentuz, kursoko lehen hiru hileetarako ikastaroak antolatu dauz Udalak. 7 eta 12 urte artekoentzako akrobazia talde bi egongo dira, barriak eta aurreratuak. 13 urtetik gorakoentzako Akrobaziak, Txikung; Yoga, hiru talde; Hipopresiboak, talde bi eta Literatura tailerra antolatu dira. Izen emotea hilaren 21era arte dago zabalik eta Izen ahal dala ikastaroak@igorre.net-era idatzita egin behar da, edo bulego orduetan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00 Kultur Etxean aurretik zitea hartuta. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!