Arratieko Gazte Egune antolatuteko asanbladea Zeberion izango da oingoan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 14a, 11:40

Arratieko I. Gazte Egune ospatuko da urriaren 16an Kiñu Gaztetxean eta inguruko gazte asanbladak dira honeri formea emoten dabizanak. Oingoan Zeberioko plazan batuko dira, gaur 17:30ean.

Martitzen guztietan batuten dira, astero herri desbardinetan. Egun osoko egitaraua prestatuko dabe: jana, formazinoak, poteoa, ekitaldia eta kontzertuak besteak beste. Oindino egitarauaren zehaztasunak ezetuten ez badira be Arratian errastu handia itxiko dau urriaren 16ak. Eragile eta asanbladak batzeako helburua izango dau gazte egunak, eta antolatu bako gazteak be animau gura dabez gainera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!