Arratia lidertzan dago partidu bi jokatu ostean

Erredakzinoa 2021ko ira. 13a, 10:42

Arratia futbol taldeak 1-0 irabazi eutsan Añorga taldeari urri lehenengoaren 11n Igorreko Urbieta zelaian jokatutako partiduan.

Lehen zatia sano bardindua izan zan eta husna joan ziran aldageletara talde bietako jokalariak. Lehen zatia amaitu baino lehen Alaine Marcos Arratiako jokalaria lesionau zan eta Iratik Artarazek urte eban zelaira bere ordez.

Bigarren zatian ostera arratiarrak gailenduz joan ziran jokoan eta partidua amaitzeko minutu gitxiren faltan Arratek Arrietak arratiarren gola sartu eban. Partidu biren ostean Arratia lidertzan dago ligako partidu biak irabazita. Datorren partidua Oiartzun taldearen kontra jokatuko dau Arratiak etxetik kanpo hilaren 18an arrastiko 17:00etan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!