Arratiako Musika Eskolak lan eskaintza kaleratu dau

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 7a, 12:15

Hizkuntza musikala eta piano irakasle bila dabiz 2021-2022 ikasturterako. 

Lan eskaintzeagaz batera ordutegiak argitaratu dabez. Astelehenetan 16:15etik 20:30ak arte Zeberion, martitzenetan 15:45etik 20:30ak arte Artean, eguaztenetan 15:30etik 19:15ak arte Areatzan, eguenetan 15:15etik 20:30ak arte Zeberion eta barikuetan 16:15etik 18:15ak arte Artean.

Interesauentzako hurrengo telefono zenbakia jarri dabe eskuragarri: 656 716 183.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!