Arratiko Gazte Egune antolatzeko batzarra egingo da gaur Lemoan

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 7a, 11:42

Asanbladea arrastiko 17:30ean izango da Lemoako Karabie Gaztetxean.

Arratian gazte mobimentu zabal eta anitzago bat sortu guran dabiz Arratiko gazte talde eragileak. Hori dala eta, hainbat asanblada antolatu dira Gazte Eguna aurrera eroateko asmoz. Hurrengoa gaur izango da, 17:30ean, Lemoan.

Idea desbardinak jaso, gazteen artean batu, komunidadea sortzea eta bertatik, problematika desbardinak identifikauz, hausnarketarako bide amankomuna bultzatzea izango leiteke Arratiko Gazte Egunaren helburu nagusia.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!