Urri lehenengoaren 7an hasiko dira eskolak Zulaibarren eta 8an Igorreko Institutuan

Ane Etxebarria Bernaola 2021ko ira. 6a, 12:56

Bihartik aurrera emongo jako hasikerea 2021-2022 kursoari.  Hasikera baten, ikasturtea, normaltasunez garatuko dala aurreikusten da.

Zulaibarreko Goi Mailako Zikloen ikasturtea 8an hasi eta aurkezpena 7an izango da, 11:00etan lehenengo mailakoek izango dabe eta 11:30ean bigarrenekoek. Erdi Mailako Zikloetakoek, ostera, kursoa 14ean hasi eta aurkezpena 12an izango dabe, 11:00etan lehenengo mailakoek eta 11:30ean bigarrenekoek, hain zuzen be. Eta azkenik, Oinarrizko Lanbide Heziketakoek hilaren 16an hasi eta 15ean izango dabe aurkezpena; 11:00etan lehenengo mailakoek eta 11:30ean bigarrenekoek.

Igorreko Institutuan, aldiz, 8an hasiko dabe ikasturte barria. Igazko kursotik hona ez dira COVID-19aren aurkako neurri barriak aurreikusten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!