Ainhoa Ruiz de Infante Zornotzako VI. Master Kaiolatik kanpo gelditu da

Ane Etxebarria Bernaola 2021eko irailaren 6a

Atzo, hilak 5 jokatu eban Txumuluxuetako pelotariak Leire Garairen kontra final-laurdenetan eta 22-10 galdu eban. 

Partidu hasikeratik Garai arabarrak nagusitasuna erakutsi eban, markagailuan ez ezik, jokoan be gehiago izan zan eta. Ainhoa defentsatik saiatu zan partiduari eusten baina lan zailak izan zituan Otxandioko pelotariak. 10-0 aurreratu zan Zaramaga alkartekoa, Ruiz de Infantek lehen tantoa egin ebanerako beranduegi zan jokoan egon zan desbardintasuna kontuan izanda. Hortik aurrera tantuak apur bat gogortu ziran arren, Otxandiokoak ez eban partiduari bueltea emoteko aukerarik izan, azken emaitza 22-10. 

Rekalde da beraz Zornotzako txapelketa honetan dagoan arratiar bakarra, finalaurrekoetan jokatuko dau hilaren 11n, Bilbaoren kontra, finalerako sarrerak jokoan. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!