Bihar motorren zaratotsakaz beteko dauz errepideak Arratia Motor Taldeak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 3a, 11:22

Bihar, zapatua, egun osorako egitaraua prestatu dabe Arratiako motorzaleek. Aurreko urtean ospatu barik gelditu zan topaketea antolatu dabe Igorren. Goizean Arratiako kaminoetatik gidatuko dabez motorrak, bailara osoa kurutzatuta. Eguerdian, parrilladea egingo dabe Igorren eta gero, Suger taldearen kontzertua egongo da Kiñu Gaztetxean.

Arratia Motor Taldeko kideak zapatu goizean batuko dira, Igorreko Kultur Etxean 10:00etan. Motorrak hartuta Arratiako herriak bisitauko dabez 12:00ak arte. Diman egingo dabe pintxo-potea, Baltzola Jatetxean. Gero hartuko dabe barriro Igorrerako bidea, Kiñu Gaztetxe alboko landan, aire zabalean egingo dabe parrilladea. Tripak beteta, bazkalostean Suger talde dimoztarrak girotuko deutsee arrastia.

Arratia Motor Taldeko kide dan Manu Salvadorrek adierazo dauanez, hau "ez da egin gurako geunken konzentrazinoa". Izan be, COVID-19aren kontrako neurriak dirala eta aforo murriztua mantenidu beharko dabe, 100 personakoa gehienez.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!