Idoia Asurmendiren kontzertu bi egongo dira aste honetan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 1a, 18:45

Barikuan izango da lehenengoa, Areatzako eskolako aterpean 21:30etik aurrera. Ubiden be egongo da Idoia abestuten, herriko plazan 18:00etatik aurrera domekan.

Areatzako Kallean gora kallean behera programazinoko azkenengo kontzertua izango da Idoia Asurmendirena. Ubiden barriz, jaietan bertan behera gelditu zan kontzertua emongo ahalko dau azkenean.

Areatzan Idoia Asurmendi entzun ahal izateko Areatza Urtaroka webgunean izena emon edo 94 673 90 10 telefonora deitu behar da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!