Bihar hasiko dau denporaldia Arratiko Zekorrak errugbi taldeak

Asier Abrisketa 2021ko ira. 1a, 11:01

Hilaren 2an hasiko ditue entrenamentuak San Txisme zelaian, 19:00etan. Errugbia probatzeko jente barria hurbilduteko deia zabaldu dabe, mundu guztia izango da ondo etorria. Bost urtetik gorako umeak barriz, bai neska bai mutil, hilaren 5ean hasiko dira entrenetan.

Sareetan zabaldu eben Arratiko Zekorrak taldekoak errugbira jokatuteko konbitea. Holan, 18 urtetik gorako gazte barriak topau gura dabez, esperientziadunak edo esperientzia bakoak, aurten talde propioa egin ahal izateko. Izan be, aurreko urtean Gernikakoakaz batera ibili ziran jokoan. Taldekoak dinoe ligan sartuko dirala bai ala bai, baina urri lehenengoan argituko dabela Gernikagaz batu ala ez, hurbilduten dan jentearen arabera hartuko dabe ebatzia.

Beste alde batetik, errugbi eskolea be ipiniko dabe martxan hilaren 5ean, domeka, bost urtetik gorako umeentzako. Neska eta mutilak hurbiltzeko konbitea zabaldu gura izan dabe, izen emotea 616 171 464 telefonora WhatsApp bat botata egin behar da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!