Urri lehenengoaren 1ean zabalduko da Kubulu Euskaltegian izen emoteko epea

Asier Abrisketa 2021ko abu. 31a, 13:47

Aurten be klaseak presentzialak izango dirala uste dabe AEKko euskaltegiko irakasleek. Eguaztenetik aurrera maila guztietako ikastaroetan izena emoteko aukerea egongo da, ordutegi zabala izango da ikasturte honetakoa.

Euskerea ikasi edo hobetu gura ezkero Igorreko Kubulu Euskaltegian emon daiteke izena. Beste bide bat da telefonoz egitea, 94 631 56 57 edo 607 632 916 zenbakietara deituta. arratia@aek.eus helbide elektronikora idazteko aukerea be emongo dabe Kubulu Euskaltegikoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!