"Poesia Hegalaria"-ren emonaldia egongo da zapatuan Bilbon

Asier Abrisketa 2021ko abu. 13a, 12:23

Poesia Hegalaria olerkiak eta musikea buztartzen dauzan talde arratiarra da. Hilaren 14an, Bilboko Santiago plazan emonaldia ikusteko aukerea egongo da, 20:00etatik aurrera.

Igorren jaio zan proiektua da Poesia Hegalaria. Honen bidez poesian oinarritutako ikuskizunak hurbildu gura dabez ikusleengana, gero eta gehiago dira emonaldi honeetara hurbiltzen diranak. Errezitaldietan trikitixearen laguntzeagaz irakurten ditue poemak, baina pianoagaz eta bestelako instrumentuakaz be harritu dabez ikusleak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!