Zeanuriko Andra Mari eleizearen inguruko "Erretaula nagusia" liburua argitaratu dau Arratiako Eleizak

Asier Abrisketa 2021ko abu. 10a, 16:59

Domekan, abuztuaren 15ean aurkeztuko da liburua Zeanuriko parrokian, 12:00etan. Liburuak Andra Mariko erretaula nagusiaren gaineko irudi eta azalpenak emoten dauz, euskeraz eta gazteleraz.

Erretaula nagusia Arratiako Eleizak bultzatutako liburua da. Bertan, Andra Mariko historia azaltzen da baina batez be, erretaula nagusiaren detaileak ezetuteko izango da berezia. Erretaularen atal bakotxaren irudi eta azalpenak ikusi ahal izango dira eta. 120 orrialdeko lana izango da, Zeanuriko denda eta tabernetan salduko dana, Bilboko Arte Sacro Museoan be egongo da ikusgai.

Bestalde, Arratiako Eleizak urtebetetze garrantzitsua dauka aste honetan. Igorreko eleizak 813 urte beteko dauz, parrokia Santa Lutziatik 1208. urtean bajatu zanetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!