Ezkiña Futbol Taldea, tabernatik zelaira

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 23a, 18:23

Futbol talde barria jaio da Arratian. "Ordu txikitan izandako alkarrizketetan" idea bat botatea baino ez da falta askotan pausu handiak emoteko. Eta holan egin dabe Igorreko Ezkiña tabernan arrastiak pasetan egoten diran gazteak. Lagunartean osotutako taldearen lehenengo esperientzia itxaropentsua izan da, futbol zazpi Koparen finalaren atean gelditu dira eta. Hurrengo urteari begira, Bigarren mailatik Lehenengora saltu egiteko eginkizuna hartu dabe Ezkiñakoak.

Bagilean hasi zan Ezkiña Futbol Taldea futbol zelaian lehenengo pausuak emoten. Berotuteko denpora barik, Bizkaiko futbol zazpi kopan apuntau eta bost partidu irabazi ditue jarraian. Finalaurrekoan, bardindu ostean galdu eben aurrez aurrekoa penaltietan. Finalaren ateatan gelditu da talde jaiobarria, baina hurrengo kursoan gerrea banatuteko prest dauz. 

Bizkaiko Futbol Arina ligako Bigarren mailan hasiko da urri bigarrenean  Ezkiña Futbol Taldea. Helburua lehenengo urtean mailaz igon ahal izatea da. Hori bai, lagunarteko giroa da oinarria: "disziplinea bai, baina emaitzeari garrantzia lar emon barik".

Kanpora begira, Arratian futbol herrikoiaren inguruko zaletasuna bultzatu gura dabe Ezkiñako jokalariak. Taldea herriko jenteak sortu dauala eta, "herritarrakaz bat ondo pasatzea" da futbol taldearen ametsa. Dibersinoaren bidean, arratiarrek Ezkiña FTren egunerokotasuna jarraituteko sortu eben @EzkinaT Twitter kontu umoretsua. "Futbolaren gloria zaharrak, tabernatik zelaira eta zelaitik tabernara" lemapean irauli dabe Arratiako txiolarien komunidade txikia. Oin, Bizkaiko zazpiko futbolaren komunidadea be hankaz gora ipintera datoz Ezkiñakoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!