01:00etan zarratu beharko dira tabernak gaurtik aurrera

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 23a, 11:05

Atzo arrastian egin ziran publiko LABI batzordearen ebatzi barriak. Lokal eta instalazino guztien jarduerak gaueko ordu batetan amaitu beharko dira eta %35eko edukiera muga be bete beharko dabe zabalik egon bitartean.

Atzo, garagarrilak 22, LABIk agindu barriak onartu ebazan positiboen gorakadea dala eta. Halanda be, bi baino ez dira barriak. Lehenengoa jardun komertzial, sozial eta kulturalen ordutegi murrizketea da. Oindik aurrera gaueko ordu batetan zarratu beharko da dana. Eta bigarrena, lokal eta instalazino guztien geihenezko edukierea %35ean mugatzea. Baina hau ez da bete beharko aurretik kontratauta dagozan ekintzetan.

Beste alde batetik, Espainiako Kongresuaren agindua errepikatu dau Urkulluk maskarearen erabileraren inguruan, metro eta erdiko distantzia bete ezin danean ipini behar dala. Lehendakariaren ahotan, aurreko agindua "anbiguoa" zan eta oin hobeto "zehaztuta" dago legea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!