Guardia Zibilak speed laborategi bat topau dau Diman eta persona bat atxilotu dau Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 22a, 13:23

Sei persona atxilotu dauz Guardia Zibilak Diman eta Donostian aurkitutako droga produkzino eta banaketeagaz lotutako etxeak dirala eta. Honeetako bat Lemoatik eroan dabe preso. Estaduko speed laborategi handienak dirala esan dabe. Bi milioi euro balio dauzan droga kantidadea eta honeek produziduteko materiala konfiskau dau poliziak. Armak eta autoak be topau dabez laborategi moduan funtzionau daben etxeetan.

Konposatu-Estacha da Guardia Zibilak azken hileetan Diman sekretuan aurrera eroan dauan operazino poliziala. Helburua drogak produziduteko laborategi bat desegitea izan da eta honegaz lotuta lortu dabe Donostiako laborategia be topetea.

Operazinoan sei persona atxilotu ditue, bat Lemoan, eta bi milioi eurotan bolorau dauz Guardia Zibilak aurkitutako drogak: 56kg speed, 10kg hatxis, 2,76kg kokaina, 20kg anfetamina, 25kg metanfetamina orio, kilo 1 "tusi" (kokaina larrosa), 720 gramo ketamina, 291 gramo LSD, 470 gtamo kokaina pasta, 2kg marihuana birrindu eta 7,3kg sustantzia gehigarri.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!