Martxan dago TOKIKOM Sarien seigarren edizinoa

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 22a, 11:42

TOKIKOMek, Toki Komunikabideen Bateraguneak, TOKIKOM Sariak antolatu dauz seigarrenez, euskerazko lekuko komunikabideen lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoagaz.

Antolatzaileak azaldu dabenez, lekuko komunikabideak ekarpen handia egiten deutsie gizarteari, ikuspuntu informatibotik zein komuniddearen dinamizazinoaren ikuspegitik. "Halanda be, bigarren mailakotzat joten dira sarritan, eta ekoizten daben edukia ez da oso ezaguna honeen eragin esparrutik kanpo". Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikion ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko, TOKIKOMek TOKIKOM Sariak sortu ebazan 2016an. “Harrezkero, urterik urte, sariok argi itxi dabe lekuko komunikabideetan be punta-puntako kazetaritzea egiten dala, hala paperean, sarean zein ikus-entzunezkoetan".

Lau sari banatuko dauz TOKIKOMek, azken urtean euskerazko lekuko edozein komunikabidetan argitaratutako lanentzako: azalik onena, edukirik onena, ikus-entzunezkorik onena eta komunidadearen Saria, aurreko kategorietako finalisten artean, publikoaren aldetik boto gehien jasoten dituan lanarentzat.

Lanak aurkezteko epea zabalik dago 2021eko urri lehenengoaren 10era arte. Proposamenak edonok egin ahal dauz, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketearen oinarriak TOKIKOMen webgunean  dagoz irakurgai, eta aurkezpena bera be webgunetik bertatik  egin behar da. Sariak zemendian banatuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!