Arratieko Gazte Egune antolatuteko deialdia zabaldu dabe gazte eragileek

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 20a, 13:01

Gazteriaren mobimentua bultzatu guran, Arratieko Gazte Egune sortutea ebatzi dabe gazte eragileak. Hau asanblada zabalen bidez kudeatuko da, lehenengoa hilaren 27an, martitzenean izango da, 17:30ean Igorreko Kiñu Gaztetxean.

Hasi dira Arratiako gazte antolatuak, sare sozialetatik Arratieko Gazte Egune antolatuteko deia luzatuten. "Arratiako gazteok batuta, mobimentua sortuta... Arratieko Gazte Egune antolatutera goaz!" lemapean animau gura dabez gazteak asanbladatara hurbilduten. Hurbilduten diranan ideak jasoteko aurreneko asanbladea hurrengo martitzenean egingo da, garagarrilak 27, 17:30ean. Asmoa da asanbladeak izatea gazte eguna antolatuteko bidea, aurrerago be egingo dira beraz gehiago.

Ebazteko badago be, Arratieko I. Gazte Egune Igorren izango da urri lehenengoan. Halanda be, urtero ospatu gura dan ekitaldia da eta urte bakotxean herri desbardin batean egitea da asmoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!