Hasi da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 16a

Urtero lez, BEGITUk Oporretako Argazki Lehiaketea antolatu dau, irakurleakaz batera oporretako momentu onenak konpartiduteko. Arratia, Ubide eta Zeberioko edonok bialdu ahalko dauz argazkiak, hiru geihenez, urri lehenengoaren 24a baino arinago.

Argazkiak aurtengo oporretako momentuak harrapau beharko dabez eta urri lehenengoaren 24a baino arinago bialdu beharko dira begitu@begitu.eus helbidera. Epaimahaia BEGITUko erredakzino taldeak osotuko dau eta urri bigarrenean egingo da publiko irabazlea, edo irabazleak BEGITUk holan erabakitzen badau. Sari nagusia persona birentzako astegoien bat izango da Euskal Herriko landetxe batean.

Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!