Gauerditik 06:00etara arte kalean bizikideen topaketak bakarrik onartzea erabagi dau Jaurlaritzak

Asier Abrisketa 2021eko uztailaren 15a

Etxeratze agindua baztertu dau Eusko Jaurlaritzak, baina ezin izango da leku publikoetan jente moltsorik batu. Hilaren 16tik aurrera bete beharko da dekretu bidezko agindu barria, gauean bizikideak bakarrik egon ahalko dira batera kalean.

LABI teknikoaren batzarraren ostean, Iñigo Urkulluk erabagi dau oin arteko neurriak mantenidu eta dekretu barria onartutea. Helburua da gaueko jai eta jente moltsoen kontrako tresna juridikoak izatea, honeek isunez zigortu ahal izateko. Azken asteetako positiboen igoerearen arrazoia, gauean batuten diran jente moltsoak dirala uste dabe zenbait aditu eta politikarik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!