Urri bigarrenaren 3an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketea

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 8a, 12:46

44 bertsolarik kantauko dabe Bizkaiko Txapelketan, honeen artean leihatuko da Iñaki Iturriotz igorreztarra. Sei kanporaketa eta hiru finalaurreren ostean, abenduaren 18an izango da finala.

Urte birik behin ospatuten dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, 2020ko maiatzean, pandemia dala eta, bertan behera gelditu zan. Udagoien honetan ospatutea erabagi dau Bertsozale Elkarteak azkenean. Urri bigarrenaren 3an hasiko dira kanporaketa faseak eta bertan jardungo dira 36 bertsolari, honeen artean dago Iñaki Iturriotz igorreztarra.

2018 urteko leihaketako finalaurretan kantautako bertsolariak be egongo dira fase honetan. 2018ko finalistak barriz, jarraian leihatuko dira finalaurreko saioetan. Txapelketearen aurkezpen ofiziala urri lehenengoan izango da eta orduan ezetuko da Arratia, Ubide edo Zeberion saiorik ospatuko dan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!