Eguazten goizean izan zan hilketea, Nafarroako Murchante herrian. Gizonak ibilgailuagaz erasotu eban andrearen autoa eta bide bazterraren kontra amaitu eban andreak. Zumarragako gizona autotik urten eta labankadaz hil eban Maria Pilar, bere bi umeak be autoan egozan bitartean.
Gizonak momentuan egin eban iges eta poliziak 35 ordu behar izan dauz harrapatuteko. Beste alde batetik, Foruzaingoak dino ez dauala hilketa matxista moduan ikertuko, "familia barruko delitu" lez aurkeztu dabe kasua. Hiltzailea eta andra koinatuak dirala argudiatu dau foru poliziak.