2020an Begitu-lagun kanpainea ipini eban martxan Zertu Kultur Elkarteak, 50 lagun barri egiteko helburuagaz. Helburua ez da bete oindino 21 Begitu-lagun barri egin dira ordutik eta.
Bi modu dagoz Begitu-lagun egiteko, batetik www.begitu.eus/bazkidetu estekan sartu eta datuak beteta, edo paperezko BEGITUko iragarkia bete eta bertan ipinten dauan posta arruntera edo datuak begitu@begitu.eus helbidera bialduta.
BEGITUrentzako finanziazino iturri garrantzitsua dira Begitu-lagunak, horregaitik Begitu-lagun egiteak saria dauka eta lagun barriak BEGITUren hainbat produktu jasoten ditue, Zertu Kultur Elkarteak argitaratutako 6 liburu, tartean. Hamabostero be BEGITUn egitan diran zozketetan (zinea, antzerkia, produktuak, kontzertuak…) hartzean dabe parte aldizkariaren lagunak.