Osakidetzak aste honetan zabalduko dau 16 eta 29 urte artekoen txertaketa prozesua

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 6a, 14:19

Gotzone Sagardui, EAEko Osasun sailburuak iragarri dauanez, barikutik aurrera zabalduko da gazteak txertatuteko aukerea. 16 eta 29 urte artekoetan inzidentzia igon ostean, olatu barri bat saihesteko ahalegina da hau.

 

 

Aurreko adin tarteetako jentearen txertaketa prozesua amaitu ez bada be, Osasun sailburuak martitzen honetan jakinarazo dau barikutik aurrera, 30 urte azpikoek txertatuteko ordua eskatu ahalko dabela. Garagarrila eta abuztuan, urte tarte honetan dagozan 270.000 personak immunizatzea espero da. Halanda be, Sagarduik gogorarazo dau eskaera guztiak ezingo dirala atoan erantzun, momentuz ez dagoalako hainbeste txerto.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!